Gizartea -
Gertakaria
Adingabe batek gizon bat zauritu du ukabil amerikar batez, Barakaldon
Ertzaintzak 16 urteko erasotzailea atxilotu du, eta gizonari aurpegian eta belaunean kolpeak ematea egotzi dio.
Erredakzioa
16 urteko gizonezko batek beste gizon bati eraso egin dio, ukabil amerikar batez, astearte honetan Gurutzeta auzoko (Barakaldo) osasun-zentro batean. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.
Dirudienez, adingabeak labana sabelaldean sartzeko mehatxua egin dio lehendabizi, eta, gero, kolpeak eman dizkio aurpegian eta belaunean.
Erasoaren ondoren ihes egin du adingabeak, eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizonak “gaizki begiratu ziolako” egin dio eraso.
Ertzaintza gertaeraren tokira joan da, eta, erasotzailea identifikatu eta gero, haren etxera joan da. Ettxebizitzaren kanpoaldetik erasotzailearekin eta horren gurasoekin hitz egin, eta adingabea atxilotu dute.
Polizia izapideak ireki ondoren, adingabea amaren zaintzapean gelditu da, eta fiskalaren aurrean agertzeko zitazioa jasoko du.
Bestalde, biktimari osasun etxean bertan sendatu dizkiote zauriak.