Gizartea -
Lan istripua
Langile bat hil da Ordizian, aldamio batetik erorita
57 urteko gizonezkoa da hildakoa, eta etxebizitza berriak eraikitzeko lanetan ari zela aldamio batetik erori da. 10:30ean izan da ezbeharra.
Erredakzioa
57 urteko langile bat hil da asteazken honetan Ordizian, Gipuzkoan, aldamio batetik erorita, Herrizaingo Sailak jakitera emna duenez.
10:30ean izan da ezbeharra, Ordiziako Kale Nagusiko 36. zenbakian. Antza, etxebizitza berriak eraikitzen lanean ari zen langilea, eta aldamio batetik erori da, hiru pisuko altueratik. Oraindik ez dituzten argitu erorketaren arrazoiak.
Anbulantzian eraman dute, Donostiako Ospitalera, eta bertan hil da, ordu batzuk geroago. Donostiako bizilaguna zen hildakoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea