Gizartea -

Ezbeharra Madrid Arenan

Ana Botellak ez du dimisioa emango: 'Ez dugu ezkutatzeko ezer'

Madrileko Udalak itxi egingo ditu, aldi baterako, Kongresuetarako Udal Jauregia eta Kristalezko Jauregia.

Ana Botellak ikerketa batzordea jarriko du martxan, Madrid Arenan gertatutakoa argitzeko. EITB.
Madrid Arena | Ana Botella alkateak ez du dimisioa emango
Ana Botellak ez duela dimisioa emango esan du

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Botella Madrileko alkateak ez du dimisioa emango Madrid Arenan azaroaren 1ean gertatutako ezbeharragatik. Horren ordez, bere taldean "konfiantza osoa" duela azpimarratu du.

Botellak prentsaurrekoa eman du Gobernu Batzordearen bilera amaituta. Prentsaurrekoan "kargudun guztien zintzotasuna" defendatu du eta egiari beldurrik ez" diotela esan du, izan ere, ez dutelako "ezkutatzeko ezer".

Horrez gain, gertatutakoa argitzeko ikerketa batzordea martxan jarriko duela iragarri du alkateak. Batzordea azaroaren 16ko ezohiko bilkuraren aurretik sortuko dute, ziurrenik.

Bi eraikin, itxita

Habaler, Kongresuetarako Udal Jauregia eta Kristalezko Jauregia aldi baterako itxiko dituztela esan du Botellak, eraikinetako segurtasun arazoak konpontzeko lanak bukatu arte, hain zuzen.

"Erabakia herritarren segurtasuna bermatzeko hartu dugu, pertsonen bizitza baita gauzarik garrantzitsuena", azpimarratu du Botellak.

Segurtasuna eta Portugalera bidaia

Ana Botellak urriaren 31n lanean zeuden polizien kopurua zehaztu du. Bere hitzetan, polizia kopurua 2011koa baino % 50 handiagoa zen, Halloween jai gehiago zeudelako antolatuta: gutzira, 1.007 agente izan ziren Madril osoan arratsaldean ea 341 gaueko txandan.

Bestalde, alkatea Portugalera egindako bidaia polemikoaz ere aritu da. Ana Botellak esan du ez zituela bere egitekoak alde batera utzi eta uneoro gertatutakoaz kezkatuta egon zela.

Ikasleek justizia eskatu dute biktimei egindako omenaldian

Madrid Arenako biktimen lagunek eta kideek omenaldia egin diete Solen azaroaren 1ean Udalaren pabiloian izan zen jende oldearen ondorioz hil ziren lau gazteei, eta justizia eskatu dute.

Ikasleen Sindikatuek deituta, bertan bildu direnek pankarta bat jarri dute Carlos III.aren estatuan, honako hau irakur zitekeen: ‘Rocio, Cristina, Katia eta Belen, ez zaituztegu inoiz ahaztuko. Epaiketa eta zigorra errudunei".

Lau lore-sorta ere jarri dituzte, hainbat kandelarekin batera, biktimei omenaldia egiteko.

Beatriz Garcia Ikasleen Sindikatuko "2. zenbakiak" ohar batean tragediaren enpresari arduradunak eta hori "onartu" duten politikariak zigortzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea