Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat zauritu da Villabonako etxebizitza batean izandako sutean
Tolosako ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik. Kale Nagusiko eraikin batean piztu da sua, eta 15 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, baina dagoeneko itzuli dira.
Erredakzioa
Emakume bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik, Villabonako (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. 15 bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, baina dagoeneko etxera itzuli ahal izan dute.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, sutea 01:30 aldera piztu da Kale Nagusian, hiru solairuko eraikin bateko bigarren pisuan.
Suhiltzaileek 02:30 aldera itzali dute sua eta orduan itzuli dira bizilagunak etxera. Zauritutako emakumea, berriz, Tolosako ospitalera eraman dute, ke gehiegi arnasteagatik.