Gizartea -

Drama familiarra

Etxegabetuko duten langabe bat, seme gaixoa artatzeko laguntza eske

Alokairua ordaindu ezin duenez, etxea barik geratuko da Tomas Abascal. Gainera, 16 urteko semeak tumorea du buruan, eta Bartzelonan ebakuntza egiteko laguntza ekonomikoa eskatu du aitak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tomas Abascal Castro Urdialeseko langabetu bat etxegabetuko dute Kantabrian, alokairua ordaindu ezin duelako. Halaber, 16 urteko semeak tumorea du buruan, eta Bartzelonara eramango dute ebakuntza egiteko. Zoritxarrez, ez ditu diru nahiko semearekin bertara joateko, ondorioz, laguntza ekonomikoa eskatu du aitak.

Adin txikiko semeak Kantabriako Osasun Zerbitzutik Bartzelonako Vall d´Hebron Ospitalera eramango dute. Printzipioz, Kantabriako Osasun Zerbitzuak semearekin joateko gurasoetako bakar batentzako gastuak ordainduko ditu. Ondorioz, guraso biak Bartzelonara joan ahal izateko dirua bildu nahi dute.

"Hiru urte daramagu langabezian, ez dugu langabetuentzako soldatarik", azaldu du Tomas Abascal aitak, "autonomo bezala lan egin dut bizitza osoan zehar eta ez dut inolako diru-laguntzarik. Ahal dugun moduan egiten dugu aurrera, ortu bat eta hainbat animali ditugu hemendik. Zorte txarra izan dugu baina honi aurre egingo diogu".

"Ez duguna gastatzea ekarriko luke guraso biak Bartzelonara joateak", azaldu du aitak, "txarto geunden baina horrek okerrera egingo du". Tomasek azaldu duenez, Samanon (Castro Urdialesen) hauei laguntzeko plataforma garrantzitsu bat sortu dute, "arlo ekonomikoan laguntzeko eta animoak eskaintzeko". Hala ere, "semearentzako gehiago behar dugu", eskatu du aitak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea