Gizartea -

Bidekide

Jaurlaritzak kotxea partekatzeko aplikazio bat jarri du martxan

Helburua ibilgailuen batez besteko okupazioa haztea da, izan ere, egun, kotxe gehienetan gidaria baino ez da joaten.

Lanera joateko kotxea partekatzeko aplikazioa.
Lanera joateko kotxea partekatzeko aplikazioa.
Jaurlaritzak kotxea partekatzeko aplikazio bat jarri du martxan

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, EAEn autoa partekatzeko aplikazioa berria eskaintzen du moveuskadi.com webguneak. Bidekide aplikazioaren xedea zubi-lanak egitea da, ibilgailu pribatuan garraio-ibilbideak partekatzeko interesa duten pertsonak batzeko. Mikel Diez Jaurlaritzaren Garraio zuzendariak eta Iñigo Odriozolak Datik enpresako (aplikazioa egin du) gerenteak aurkeztu dute aplikazioa Bilbon. Ekimena, Mugikortasun Iraunkorraren 2020 Planaren barruan dago eta helburu nagusia ibilgailuen batez besteko okupazioa haztea da, izan ere, egun, EAEn, % 1,9koa da, hau da, kotxe gehienetan gidaria baino ez da joaten. Ibilbideak aldizkakoak edo errepikakorrak izan daitezke, esaterako, lanera joateko, baina baita bidaia zehatzetarako ere. Gainera, sistemak taldeko bidaietarako pentsatutako zerbitzua ere badu. Era honetan, ekitaldi zehatz batean parte hartzeko ibilbidea antola daiteke, hala nola, kontzertuak, kirolak, herriko festak, sagardotegiak edo interesgarria izan daitekeen beste edozein ekitaldi.

Zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik identifikatzea beharrezkoa izango da. Erabiltzaileek jarrera arautegi bat errespetatu beharko dute eta ibilbide berri bat proposatu edo aurretik dagoen bateko kide egin daitezke; autoaren eta gidariaren profila ikusi eta eskaera egin duen edo ibilbidea sortu duen pertsonak aurretik arazoren bat izan duen jakin daiteke. Azkenik, kostua eta ordainketa kalkulatzeko formulak ere eskuragarri daude webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea