Gizartea -
Iruzur kasuak Bilbon
Bilboko Udaltzaingoak bere izenean dirua eskatzen dutela ohartarazi du
Identifikatu gabeko lagun batzuek merkataritza-establezimenduei deitzen diete Udaltzaingoaren buletin faltsu batean publizitatea sartzea eskainiz
Erredakzioa
Identifikatu gabeko hainbat pertsonak Bilboko Udaltzaingoaren izenean martxan jarri duten iruzur batez ohartarazi die polizia talde horrek herritarrei.
Lagun horiek merkataritza-establezimenduei deitzen diete Udaltzaingoaren buletin faltsu batean publizitatea sartzea eskainiz, eta horretarako diru kpuru zehatz bat eskatzen diete.
Salatzeko eskatu dute
Bilboko Udaleko Segurtasun Sailak horrelako kanpainarik egiten ari denik eta helburu horretarako inori baimena eman dionik ukatu du.
Hori dela eta, iruzur horren biktimak izan daitezkeen establezimendu zein norbanakoei arretaz ibiltzeko eskatu die, eta horrelako praktikarik jasanez gero Udaltzaingoaren aurrean salatzeko eskaera egin diete.