Gizartea -
IRAGARPENA
Egun eguzkitsuak eta gau hotzak, Euskadin
Gaur eta datozen egunetan, giro eguzkitsua izango dugu. Baliteke leku batzuetan goizaldean eta goizean goiz behe-lainoa izatea.
Erredakzioa
Gaur, giro eguzkitsua izango dugu nahiz eta goizaldean eta goizean hotza egingo. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, zerua hodei gutxirekin egongo da. Goizaldean eta goizean goiz behe-lainoa sortuko da. Norabide aldakorreko haizea (ahula) ibiliko da. Goizean goiz tenperatura hotza espero da: barnealdean izotza izan daiteke eta kostaldean termometroak 5 ºC inguru markatuko du. Tenperatura maximoak berriz, igo egingo dira eta 12-16 ºC artean geratuko dira.
Asteazkenean, tenperatura nabarmen igoko da eta giro eguzkitsua izango dugu berriz ere. Zerua hodei gutxirekin egongo da, dena den, egunaren bigarren zatian erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 20ºC-ren bueltan geratuko dira kostaldean eta 17 ºC inguruan barnealdean.
Ostegunean giro egonkorra eta hegoaldeko haizea izango dugu. Zerua nahiko garbi egongo da, baina arratsaldean erdi mailako hodei eta goi-hodeiak agertuko dira. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta haizeguneetan bolada gogor batzuekin. Tenperatura nahiko atsegina izango da, maximoak 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 17 ºC inguruan barnealdean.