Gizartea -

Hernanin

Enpresari bat atxilotu dute atzerritarrak kontraturik gabe izateagatik

Langileen eskubideen aurkako delitua egotzi dio epaileak ostalaritzako negozio bateko nagusiari

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak enpresari bat atxilotu du Hernanin atzerritarrak kontraturik gabe lanean edukitzegatik, eta Gizarte Segurantzan izena ez emateagatik, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Urriaren 30ean atxilotu zuen Poliziak gizona, langileek kontraturik gabe eta Gizarte Segurantzarik gabe lan egiten zutela frogatu ostean. Hainbat langilek bizileku-baimena galdu zuten gainera, baldintza horietan lan egiteagatik.

Poliziak Gizarte Segurantzarekin eta Lan Ikuskaritzarekin elkarlanean egin du ikerketa. Hala, ikerketak aditzera eman duenez, enpresariak langile bakar bati egin zion kontratua 2011az geroztik; nahiz eta, horrek urte asko zeramatzan enpresan lanean.

Polizia iturriek aditzera eman dutenez, enpresariak bizileku-baimenik eta lan-baimenik ez zuten langileak kontratatzen zituen, eta aurrerago kontratua egingo ziela hitz ematen zien. Hala ere, soldatarik jasotzen ez zutenez eta kontraturik gabe jarraitzen zutenez, langileek alde egiten zuten.

Atxilotu ostean, Donostiako guardiako epaitegiaren esku utzi dute enpresaria. Epaileak langileen eskubideen kontrako delitua egotzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea