Gizartea -

IRAGARPENA

Tenperaturek gora egingo dute, Euskadin

Gaur eta datozen egunetan, hego eta hego-ekialdeko haizeek tenperatura maximoak 20 ºC ingurura igoko dituzte.

Giro atsegina izango dugu. Argazkia: EITB
Giro atsegina izango dugu. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur tenperaturak nabarmen gora egingo du. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, giro eguzkitsua izango dugu egun osoan eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tenperatura igoz; kostaldean 20 ºC ingurura iritsiko da eta 17-18 ºC ingurura barnealdean. Horrez gain, hego-ekialdeko haizeari esker goizean goizeko tenperatura ez da aurreko egunetan bezain hotza izango eta zaila da behe lainoa izatea.

Ostegunean ez dugu aldaketa handirik espero. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta zerua erabat garbi agertuko da, ondorioz tenperatura aurreko eguneko berdina izango da. Aldaketa aipagarriena gaueko tenperaturari dagokio; aurreko egunekoekin alderatuz, nabarmen igoko baita.

Ostiralean giro egonkorrarekin jarraituko dugu. Haizea hegoaldetik sartuko da eta egunaren lehen zatian indarrez joko du. Eguzkia izango dugu protagonista berriro eta goi-hodeiak agertuko badira ere, argiune politak izango ditugu. Tenperaturari dagokionez, bai minimoek eta baita maximoek ere, gorabehera handirik gabe jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea