Gizartea -

Gertaera

Ordizian desagertu zen 82 urteko gizonezkoa aurkitu dute

Dirudienez, gizonezkoa erori egin zen, eta kolpe batzuk ditu horren ondorioz. Hipotermia sistomak ere badituenez, Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Ordizian (Gipuzkoa) paseatzera Joan eta desagertu egin zen 82 urteko gizonezkoa asteazken honetan aurkitu dute, kolpe batzuekin eta hipotermia sintomekin, erorketaren ondorioz. Halere, osasuntsu dago, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Gizonezkoa 16:30ean aurkitu du trenbide inguruan bilaketa lanak egiten ari zen udaltzain batek, Ordiziako Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan.

Gizona etxera itzultzen ez zela ikusita, familiak abisua eman zion Ertzaintzari. Abisua jaso eta gutxira hasi ziren gizonaren bila, Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak. Goizaldean gizona bilatzeari utzi diote, eta gaur goizean, ekin diote berriz ere bilaketa lanari, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako tekniko baten gidaritzapean.

Oianguren parke naturalaren inguruan izan dira gizona bilatzen, inguru horretan ibiltzen baita normalean. Dirudienez, etxetik irten zen unean makila bat zeraman eskuan.

DYAk jakinarazi duenez, hainbat boluntario batu dira bilaketa lanetan, eta Parkinson gaitza du gizonak.

Dirudienez, gizonezkoa erori egin zen, eta kolpe batzuk ditu horren ondorioz. Hipotermia sistomak ere badituenez, Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea