Gizartea -

Etxegabetzeak

Gizon batek bere burua hil du etxegabetu behar zutenean, Kordoban

50 urteko gizonezkoak lehiotik behera salto egin du alokairuan zuen etxea kendu aurretik. Salakera familiakoek jarri zuten alokairua ordaintzen ez zuelako.

Gizonezkoak lehiotik behera salto egin du. EITB
Gizonezkoak lehiotik behera salto egin du. EITB
Gizon batek bere burua hil du etxegabetu behar zutenean, Kordoban

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizonezko batek bere buruaz beste egin du Kordoban alokairuan zuen etxea kendu behar ziotenean. Gizonak 50 urte zituen eta familiakoek salatu egin zuten alokairua ordaintzen ez zuelako, drogak hartzen zituelako eta familiakoen kontra indarkeria erabiltzeagatik.

Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, Udaltzaingoa bertaratu da hasieran, gizonak salto egingo zuela mehatxu egin baitu. Bost minuturako, ordea, mehatxua egi bihurtu du eta salto egin du bigarren solairuko leihotik behera. Osasun-zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere, gizona hil egin da.

Gizonaren bizilagunen esanetan, gizonak "arazoak zituen bikotekidearekin banandu berri" zelako eta alokairua ezin ordaindu zebilelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea