Gizartea -
Trinitate auzoan
Bi lagun intoxikatu dira Abantoko etxebizitza bateko sutean
Abantoko Trinitate auzoko familia bakarreko etxe batean gertatu da sutea eta kalte materialak eragin ditu.
Erredakzioa
Bi lagun Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik eta hirugarren bat artatu behar izan dute euren etxean sute bat piztu ostean, Abantoko Trinitate auzoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
11:00ak aldera piztu da sutea familia bakarreko etxebizitza batean eta bertan bizi diren hiru lagunak ateratzea lortu duten arren, kea arnastu eta intoxikatu egin dira.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira eta 12:00etarako sugarrak itzali dituzte. Suteak, hala ere, kalte ugari eragin ditu etxebizitzako lehen solairuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea