Gizartea -
Nazioarteko Eguna
Istripuetako biktimek errepideetan hildakoak oroituko dituzte
2000 urtetik 50.000 lagun baino gehiago hil dira Espainian errepideetako istripuetan. Stop Istripuak plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Erredakzioa
Trafiko istripuetako biktimen elkarteek Trafiko Istripuetako Biktimen Nazioarteko Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Espainia osoko hiritan errepideetan hildakoak oroitzeko. Zehazki, 2000 urtetik 50.000 lagun baino gehiago hil da Espainian eta 175.000 lagunek zauri larriak izan dituzte.
Mundu osoan 1,3 milioi lagun hiltzen dira urtean istripuetan eta 50 milioi inguru zauritzen dira. 15 eta 29 urte arteko gazteen artean heriotza kausa nagusia da.
Arazo honen inguruan gizartea sentsibilizatzeko, hildakoak oroitzeko eta senitartekoen egoera zaila aintzat hartzeko asmoz, Nazio Batuak nazioarteko egun hau sortu zuen 2005. urtean, eta ordutik, azaroko hirugarren igandean urtero ospatzen da.
Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Stop Istripuak plataformak ekitaldi bat antolatu dute Bilbon eta aurresku bat dantzatu eta minutu bateko isilunea egingo dute eguerdian hildakoak omentzeko.