Gizartea -
Istripua N-121 errepidean
Emakume bat larri zauritu da kamioi batekin izan duen auto istripuan
Suhiltzaileek atera behar izan dute 24 urteko emakumezkoa kotxetik eta Nafarroako ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Iruñeko 24 urteko emakumezko bat larri zauritu da bere kotxeak eta kamioi batek izan duten istipuan, N-121-A errepidean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
10:56ean gertatu da, errepideko 25. kilometroan. Zauritutakoa, S.T.G., bakarrik zihoan kotxean Iruñera bidean, eta Frantziara noranzkoan zihoan kamioi batekin talka egin du bihurgune batean.
Suhiltzaileek atera behar izan dute gaztea kotxetik eta bertara larrialdietarako zerbitzuak eta Guardia Zibila ere joan dira. Anbulantzian Nafarroako ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea