Gizartea -
Larunbatetik desagertutak
Arrantzan ari zen bikote euskal herritar baten bila dabiltza Castron
Herritar batek senar-emazteen arrantzarako kanaberak ikusi ditu itsaslabar zonalde batean eta abisua eman du.
Erredakzioa
Castro Urdialeseko (Kantabria) aintzineko zabortegiko itsaslabar zonaldean larunbat arratsalde honetan arrantzan ari zen bikote euskal herritar baten bila ari dira Itsas Salbamendua, Babes Zibila eta Gurutze Gorria.
Kantabriako Gobernuak jakitera eman duenez, herritar batek senar-emazteen arrantzarako kanaberak ikusi ditu eta 19:30ak aldera abisua eman du. Bilaketa lanetan Kantabriako Babes Zibilerako helikopteroek, Gurutze Gorriak eta Castri Urdialeseko suhiltzaileek parte hartu dute.
Erreskate lanek bertan behera utzi zituzten atzo gauean eta berriro hasi dituzte gaur goizean.
Halaber, Bilboko Itsas Salbamenduko iturriek diotenez, desagertutako bikoteak familia du Basaurin.