Gizartea -
Espainiako altuena
2,30 metroko altuera du eta lan eta saskibaloi talde bila dabil
"Emakume altuak gustatzen zaizkit, baina zaila da nire egoeran neska batekin ateratzea, ez baitut dirurik, ez lanik ezta etxerik ere", adierazi du.
Erredakzioa
Espainiako gizonik altuena Saad Kaiche da. 2,30 metroko altuera du, 27 urte ditu, 56 neurriko oinetakoak erabiltzen ditu eta 127 kilo pisatzen ditu. Lan eta saskibaloi talde baten bila dabil, izan ere, bere altuera aprobetxatu nahi du metroan joaten den aldiro buruan kolpeak hartzen dituen gizonezko honek.
Kaiche Aljerian jaio zen eta orain bi urtetik Bartzelonan bizi da, baina lanik eta etxerik gabe dago, eta herrikideek ematen dioten laguntzari esker bizi da, behin behinekoz euren etxeetan hartzen baitute.
"Informatikari, pintore edo elektrikari gisa lan egin dezaket; denetik egiten dakit", dio espainiarrez. Aljeriako Wab Boufarik saskibaloi taldean jokatu zuen eta orain bost urte Lugoko Breogan taldean zortea probatzera joan zen, baina proiektua ez zen ongi atera eta lesio bat izan zuen, nahiz eta dagoeneko erabat sendatu den.
Neskekin arazoak
Bere gorpuzkeraren jakitun da eta jendeak kalean gelditu egin duela eta argazkiak ateratzeko eskatzen diotela esan du.
Zortzi anaia ditu eta harremanen inguruan galdetuta, lotsatu egiten da. "neska altuak gustatzen zaizkt, baina zaila da nire egoera, ez baitut lanik, ez dirurik, ezta etxerik ere", dio.