Gizartea -
Indarkeriaz egindako lapurreta
Gironako enpresarien elkarteko presidentea hil da, lapurreta batean
Lapurrak enpresariaren etxera sartu dira, eta gizona eta honen emaztea sokaz lotu dituzte, dirua non ezkutatzen zuten esanarazteko.
Erredakzioa
Jordi Comas Gironako Enpresarien federazioko presidentea hil da igande honetan, haren Platja D’Aroko (Girona) etxean egin duten lapurreta batean, Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez.
Bart lapurrak sartu dira Comasen etxean, eta gizona eta honen emaztea sokaz lotu dituzte, dirua non ezkutatzen zuten esanarazteko, Poliziak gaineratu duenez.
Ondoren, ahoa estali diete biei eta Jordi Comas hil egin da. Autopsiak argituko du heriotza zerk eragin dion, baina Poliziak asfixiaz hil dela uste du.
Ikertzaileak hildakoaren etxea miatzen ari dira lapurrek dirua edota bitxiak atzeman dituzten egiaztatzeko. Bestalde, Esquadra Mossoek lekua begiz ikuskatuko dute, arrasto berrien bila.