Gizartea -

Gasteizko enpresa bat

3D teknologia erabiliko dute errepideetako puntu beltzak aztertzeko

Proiektuak bi urte iraungo ditu eta 160.000 kilometro errepide aztertzeko helburua du.

3D teknologia erabiliko dute errepideetako puntu beltzak aztertzeko. Argazkia: EITB
3D teknologia erabiliko dute errepideetako puntu beltzak aztertzeko. Argazkia: EITB
3D teknologia erabiliko dute errepideetako puntu beltzak aztertzeko. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak eta Gasteizko Geograma enpresak 3D teknologia erabiliko dute Estatuko errepideetako puntu kritikoak identifikatzeko. Gainera, kartografia digitalizatu eta osatu egingo dute.

Enpresaren arduradunek azaldu dutenez, Espainian aitzindaria den Mobile Mapping sistemari esker errepideak 3D teknologiarekin eskaneatuko dituzte eta bideak hamar metroro aztertuko dituzte.

Proiektua urtearen erdi aldera hasi zen eta bi urte iraungo ditu. Guztira, 160.000 kilometro errepide aztertuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea