Gizartea -

Inkesta

Euskal gastronomia, espainiarren gustukoena

Jatetxeen balorazio onenak dituen Europako bigarren herrialdea (munduko hamargarrena) da Espainia: 5etik 4,09ko nota lortu du.

Gizon bat pintxo bat aukeratzen ari da, taberna batean. Argazkia: EITB
Gizon bat pintxo bat aukeratzen ari da, taberna batean. Argazkia: EITB
Gizon bat pintxo bat aukeratzen ari da, taberna batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gastronomia da espainiarrek gustukoen dutena, eta Galiziakoa, Kataluniakoa eta Andaluziakoa ditu atzetik, Trip Advisor webguneak egin duen inkesta baten arabera.

Jatetxeen balorazio onenak dituen Europako bigarren herrialdea (munduko hamargarrena) da Espainia: 5etik 4,09ko nota lortu du.

Inkesta egin duten 1.467 pertsonen % 24k euskal gastronomia dute gustukoen, % 15ek galiziarra, % 12k katalana, % 11k andaluziarra eta % 10ek asturiarra.

Ikerketa horren arabera, jatetxe kanariarrak dira onenak (5etik 4,27ko nota lortu dute), eta Andaluziakoak (4,17), Balear Uharteetakoak (4,15), Valentziakoak (4,12) eta Euskadikoak (4,05) ditu atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea