Gizartea -
Polemikaz betetako proposamena
Etxebizitza erosteagatik bizileku baimena eman ala ez, zalantzan
De Guindos ministroak oraindik gai horren inguruko behin betiko erabakirik adostu ez dela dio.
Erredakzioa
160.000 euro baino gehiagoko etxebizitzak erosten dituzten atzerritarrei bizileku baimena ematearen aldeko eta kontrako argudioak aztertzen ari direla azaldu du Luis de Guindos Ekonomia ministroak.
Egitasmo horren inguruan galdetuta, "Gobernuak, beste Gobernu guztiek bezala, proposamen ezberdinak aztertzeko beharra" daukala erantzun du. "Ez dugu gai honen inguruko behin betiko erabakirik hartu", azaldu du ministroak Eurotaldera heltzerakoan.
"Egin dugun gauza bakarra aukera hori aztertzea izan da, aldeko eta aurkako argudioz beteta baitago. Esan dezakedan gauza bakarra erabakirik hartu ez dugula da", nabarmendu du ekonomia ministroak.
Soria ministroaren adierazpenak
Espainiako patroiek antolatutako Industriaren inguruko goi-bileran parte hartu baino lehen, Jose Manuel Soria Ekonomia eta Konkurrentzia ministroak bere ministerioak eginiko proposamen bat izan dela azpimarratu du. "Hurrengo urteean zehar ‘stock’a gainetik kentzeko proposamenak behar ditugu, baina oraindik ez dugu ezer erabaki", adierazi du Soriak.