Gizartea -
Malagan
Enpresari batek banku batean lapurreta egin du espetxera joateko
Enpresaria epailearen aurretik pasatu da dagoeneko, baina aske gelditu da, epaileak gertatutakoa hutsegitea izan dela ebatzi ostean.
Erredakzioa
Lapurreta astelehenean gertatu zen, Malagako La Caixako banketxe batean. Enpresaria dirurik gabe eta zorrez gainezka dago eta espetxean sartzeko asmoz joan zen lapurreta egitera. Hala ere, atxilotu ostean, epaileak aske utzi du.
14:00ak aldera, banketxeko langile batek Poliziari deitu zion gizonezko bat lapurreta egitera sartu zela ohartarazteko. Polizia bertara iritsi zenean, banketxe barruan egoera "normala" zegoela ikusi zuen, "Sur" egunkariak argitaratu duenaren arabera; izan ere, ustezko erasotzaileak lapurretaren zergatia kontatu zien bertan zeudenei.
Aurpegia bistan zuela sartu zen banketxera eta berokiaren azpian objektu bat omen zuen.
"Hau lapurreta bat da", esan omen zuen gizonezkoak eta "arma bat dut baina ez dizuet minik egingo; ez dut ezer lapurtuko", zehaztu zuen berehala.
"Poliziari deitu, espetxera sartu nahi dut, besterik ez", esan zien gizonak.
Lapurretaren berri eman zuen langileari deitu zion Poliziak bertara iritsitakoan eta ustezko lapurrarekin jartzeko eskatu zioten. Azken honek entregatu egingo zela esan zien.
35 urteko gizonezkoa epailearen aurretik pasatu da jada. Poliziak hasiera batean lapurreta egitea saiatzeagatik inputatu zuen arren, Fiskalak gertatutakoa indarkeria hutsegitea dela ebatzi eta aske utzi du.