Gizartea -
Berrikuntza
Auto elektrikoak kargatzeko haririk gabeko sistema garatu du Tecnaliak
Sistema berri horri esker erosoagoa izango da auto elektrikoa erabiltzea, Tecnaliaren iritziz.
Tecnalia ikerketa zentroak auto elektrikoak energiaz kargatzeko haririk gabeko sistema garatu du.
Ohar bidez jakinarazi duenez, aurrerapen horri esker erabiltzailearentzat lehen baino erosoagoa izango da auto elektrikoa erabiltzea.
Sistema berri horrek nola funtzionatzen du, ordea? Lurrean, zoladuraren gainean, elementu bat dago eta horrek elektrizitatea igortzen dio ibilgailuan dagoen beste hartzaile bati.
Sistemak autoa gainean jarrita dagoela antzematen du, eta, haririk gabeko konexio bati esker, autoa energiaz kargatzen da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea