Gizartea -
Espedientea
Donostiako bi udaltzain zigortu dituzte, 'isunak barkatzeagatik'
Donostiako bi udaltzaini espedientea irekitzea erabaki du Gipuzkoako hiriburuko Udalak, pertsona ezagunei “isunak barkatzea” egotzita.
Donostiako bi udaltzaini espedientea irekitzea erabaki du Gipuzkoako hiriburuko Udalak, pertsona ezagunei “isunak barkatzea” egotzita.
Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, isunak barkatzearena ez da udaltzainek “normalean” egiten duten zerbait. “Mugikortasunerako Zuzendaritzan lan egiten duten gainerako poliziek ez dute inolako irregulartasunik egin”, azaldu du Donostiako Udalak.
Funtzionarioen “profesionaltasuna” goraipatu du zinegotziak, eta gertaera horren inguruan ikerketa bat ireki dutela jakinarazi du. Behin ikerketa bukatzen dutenean, gainerako taldeei emango diete horren emaitzen berri.