Gizartea -
UMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ume batzuk sexualki behartzea egotzita
Futbol talde batean sartzea eskainiz haien konfiantza lortu eta gero, etxera eramaten zituen, ustez, ukituak egiteko.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, ume batzuei sexu abusuak egitea leporatuta. Etxera eramaten zituen, futbol talde batean sartuko zituela esanda.
Ustez, behin haien konfiantza irabazita, etxera eramaten zituen, ukituak egiteko. Zenbait kasutan, diruaren truke sexu-harremanak izatera gonbidatzen zituen. Atxilotua baldintzapeko askatasunean zegoen, arrazoi beragatik 19 hilabeteko zigorra izan eta gero.
Ertzaintzak eginiko ikerketa batek ekarri du gizona atxilotzea. Izan ere, 13 urteko ume baten gurasoek atxilotuaren aurkako salaketa jarri zuten, arrazoi beragatik.
Agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, gizonak sexu-harremanak izateko proposamena egiten zien umeei, eta horietako baten atzetik “etengabe” ibiltzen zen.
Atxilotua polizia-egoitza batera eraman dute, eta epailearen esku utziko dute hurrengo orduetan. Bestalde, ikerketak abian jarraitzen du, zenbat ume behartu dituzten argitzeko.