Gizartea -

Boluntarioen txostena

Emakumea eta 50 urte baino gehiagokoa, EAEko boluntarioen profila

Gaur egun, 157.493 pertsonek lan egiten dute zeregin horietan, euskal herritarren % 8,6k. Boluntario kopurua handiagoa da Araban (% 10,4), Bizkaian (% 8,4) eta Gipuzkoan (% 8,2) baino.

Gurutze Gorriko lankideak San Ferminetako entzierroan zauritutako pertsona bat artatzen. EFE
Gurutze Gorriko lankideak San Ferminetako entzierroan zauritutako pertsona bat artatzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumea, 50 urte baino gehiago dituena eta unibertsitateko ikasketekin, euskal herritarren boluntario profila da. Gaur egun, 157.493 pertsonek lan egiten dute zeregin horietan, euskal herritarren % 8,6k.

Euskadiko boluntarioen egoerari buruzko txosten bat aurkeztu du Loli Garcia Eusko Jaurlaritzako familia politikako zuzendariak, Bilbon, ostegun honetan. Ikerketa 2.762 deiren bitartez egin dute, horietatik batzuk boluntarioak ziren.

Boluntarioa ezer kobratu gabe bizilagunen eta erretirodunen elkarteetan zereginak garatzen dituztenak, alboratutako pertsonekin lan egiten dutenak, gaixoen elkarteekin izaten direnak… dira.

Gaur egun, 157.493 pertsonek lan egiten dute zeregin horietan, euskal herritarren % 8,6k. Halaber, beste 178.965 pertsonak galdutako boluntarioen parte dira, hau da, bere garaian izan zirenak eta egun ez direnak.

Boluntarioak, autonomia erkidegoka

Boluntario kopurua handiagoa da Araban (% 10,4), Bizkaian (% 8,4) eta Gipuzkoan (% 8,2) baino.

Boluntario gehien jasotzen duen zeregina, akzio sozialen lana da, alboratuekin eta minusbaliatuekin.

Adina eta denbora librea zeregin hauetarako bi giltzarri dira: bizitzaren denbora gehiena erantzukizun laboral eta familiarretan dagoelako. Boluntario gehienak lanean hasi ez diren gazteak eta 50 urte baino gehiagokoak dira, boluntario izaten umeak etxetik joan direnean edo erretiroa hartzean hasten dira azken horiek.

Erdia, lanik gabe

Euskadiko boluntarioen erdia lanik gabe daude, eta, horregatik, denbora gehiago dute. Ikasleek nahiago dute boluntario udaran zehar izan, erretirodunek, aldiz, kurtsoan.

Belaunaldien txanda, lehentasunezko erronka

Inkesta erantzun dutenen ustez, boluntarioen artean gazte gehiago egoteko premia dago, baita zuzendaritza eta kudeaketan inplikazio gehiago behar dela ere nabarmendu dute.

Txostenaren arabera, potentziazko boluntarioak 202.325 pertsona izan daitezke, herritarren % 11, pausoa emateko gertu egongo liratekeenak.

Jendea boluntario izatera bultzatzen dituen faktoreak, besteak beste, boluntarioak diren adiskideak edo senideak izatea da, denbora libre izatea edota erakunde baten onurak jaso izana.

Boluntarioen Estatuko Kongresuaren XV. jardunaldia

Ikerketa aurkezteaz gain, Eusko Jaurlaritzak Boluntarioen Estatuko Kongresuaren XV. jardunaldia eman du ezagutzera. BECen, Barakaldon, izango da azaroaren 27tik 29ra bitartean.

Asturiaseko printzesak irekiko ditu jardunaldiak, Patxi Lopezk funtzioetan dagoen lehendakariarekin batera.

Hiru egunez jardunaldira joaten direnak XXI. Mendeko boluntarioen paperari buruz eztabaidatuko dute, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea