Gizartea -

Ikerketa zientifikoa

'Pinotxo efektua', gezurtiei sudur puntako tenperatura igotzen zaie

Granadako Unibertsitateko zientzialariek egindako ikerketa baten arabera, gezurra esatean begiko tenperatura ere igotzen da.

Pinotxo. Argazkia: Walt Disney
Pinotxo. Argazkia: Walt Disney

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pinotxoren ipuinak dioenaren arabera, Pinotxo egurrezko haurrari sudurra hazi egiten zaio gezurra esaten duenean. Ipuina errealitate bihurtu da nolabait; izan ere, Granadako Unibertsitateko zientzialariek “Pinotxo efektua” gertatzen dela frogatu dute. Hala, gezurra esaten duenari sudur puntako tenperatura igotzen zaiola diote.

Emilio Gomez Milan eta Elvira Salazar Lopez zientzialariek egindako ikerketaren arabera, gezurra esatean begi barruko tenperatura ere igotzen da.

Ikerketa egiteko, termografiaren teknika erabili dute. Bestalde, frogatu dutenez, burua nekatuz ahalegin handia egiten denean sudurreko tenperatura jaitsi egiten da, eta, antsietate krisi bat jasatean, berriz, pertsonaren aurpegiko tenperatura igo egiten da.

Ikerketa horretako aurkikuntza garrantzitsuena ondorengoa da: egoera zailetan buruarekin ahalegin handia egitean, aurpegiko tenperatura aldatu egiten da.

Termografia teknika psikologian aplikatzen den lehen aldia da honakoa. Gorputzeko tenperatura neurtzean oinarritzen den teknika da, eta industrian, eraikuntzan eta medikuntzan erabiltzen da. Granadako Unibertsitateko zientzialarien ustez, termografia esparruan ikerketa aitzindaria izan da hau, eta alor berrietan aplikatu daitekeela frogatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea