Gizartea -

Lapurreta saiakera

Adineko bati 1.400 euro lapurtzen ahalegindu dira, Bilbon

Ertzaintzak ustezko hiru lapurrak atxilotu ditu. Horiek ''orbanaren iruzurra'' izenez ezaguna den estrategia erabiltzen zuten lapurretak egiteko.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren patruila bat lapurreta saiakera baten lekuko izan zen atzo Bilboko Abando auzoan. Hiru lagun emakume bati 1.400 euro kentzen ahalegindu ziren banketxe baten kanpoaldean.

Hiru lagun horietako batek emakumeak kutxazainetik zenbat diru atera zuen ikusi, eta gainerako bi lagunei abisua eman zien. Horiek likido bat bota zioten emakumeari, hura garbitzen ari ziren bitartean dirua kentzen ahalegintzeko.

“Orbanaren iruzurra” du izena lapurreta egiteko teknika horrek, eta, batez ere, Hego Amerikan erabiltzen den mekanismoa da.

Ertzainek berehala atxilotu zituzten ustezko hiru lapurrak, 64 eta 25 urteko bi gizonezko eta 56 urteko emakume bat.

Diru kantitatea handiak atera behar badituzte, banketxera bakarrik ez joateko aholkatu die Ertzaintzak adinekoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea