Gizartea -

Jazoera

Bikote bat atxilotu dute Valentzian umetxo jaioberria hiltzea egotzita

Hasiera batean, jaioberria erditzean hil zela esan zuten gurasoek. Umeari egindako autopsiak dioenez, indarkeriazko heriotza izan da. Atxilotuei heriotza delitua leporatu diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu du Valentzian haur jaioberriaren heriotzarekin lotura duelakoan. Hasiera batean, jaioberria erditzean hil zela esan zuten gurasoek.

Umeari egindako autopsiak dioenez, indarkeriazko heriotza izan da. Ondorioz, atxilotuei heriotza delitua leporatu diete.

Iturri polizialek esan dutenez, atxilotuek 26 urteko emakumezko bat da (espainiarra) eta 29 urteko gizonezko bat (ekuadortarra). Gertaera joan den ostegunean jazo zen.

Larrialdietarako Zerbitzuek abisua jaso ostean, anbulantzia bat bertaratu zen baina jaioberriaren heriotza egiaztatu zuten. Ama ospitalera eraman zuten.

Jaioberriaren heriotza indarkeriazkoa izan zela baieztatu ostean, Polizia Nazionalak bikotea atxilotu du ostiral honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea