Gizartea -

Alacanten

Amak zaintzen zituen haurrei abusu egiteagatik gazte bat atxilotu dute

Horien argazkiak zerbitzaria Errusian duen foro batean jartzen zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak nerabe bat atxilotu du Alacanten, horren amak zaintzen zituen haurrei ustez abusu egiteagatik. Horien argazkiak Errusiako zerbitzari bateko foro batean jartzen zituen.

Poliziak ez du atxilotutakoaren adinaren berri eman, baina adingabekoa da, eta sexu-jazarpen delituagatik eta haur pornografia edukitzeagatik eta zabaltzeagatik atxilotu dute. Alacanteko Adingabekoen Fiskaltzaren esku gelditu eta erregimen itxiko zentro batean sartuko dute.

Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazional Sailak eman zuen abisua, Espainiatik norbaitek adingabekoen argazkiak Errusiako foro batean jarri zituela ohartaraziz. Gainera, argazkietan haurrei sexu-abusuak egin zizkiela esaten omen zuen.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu zuen orduan, eta argazkiak gazte horren etxetik sareratu zituztela jakin zuten Delitu Telematikoak Ikertzeko adituek.

Datu horiekin guztiekin, Guardia Zibilak gaztea atxilotu zuen eta etxea miatu ostean, argazki eta bideo pornografiko "ugari" atzeman zituen.

Atxilotutakoak amak zaintzen zituen haurrak erabiltzen zituen delituak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea