Etxegabetzeak -

Prozedura berria

EAEko Auzitegi Nagusiak etxegabetzeen gaineko protokoloa onartuko du

Horrela, Bilboko epaileek pasatu den astean adostutako prozedura berria Euskadi osora zabalduko da.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan onartuko du EAEko Auzitegi Nagusiak Bilboko epaileek pasatu den astean onartutako etxegabetzeen gaineko protokoloa. Horrela, adostutako prozedura berria Euskadi osora zabalduko da.

Iturri judizialek jakinarazi dutenez, EAEko Auzitegi Nagusiko aginte organoko kideak elkartuko dira bihar, Bilboko epaileak adostutako protokoloa aztertzeko. Horren helburua lehen etxebizitza galtzear dauden horien kaleratzea ekiditea da, beti ere, Rajoyren gobernuak onartutako dekretu berriko irizpideak betetzen badituzte.

Bilboko epaileek onartutako prozeduraren arabera, lehen etxebizitza galtzeko arriskuan dauden horien kasuak berrikusiko dituzte. Hala, epaileak kaltetuei dei egingo die beren eskubideen berri emateko, eta helegitea jarri dezaketela gogorarazteko. Horrek, etxegabetzeak bertan behera uztea ekarriko du, eta alde guztiek epailearen aurrean hitz egin beharko dute, PPren gobernuaren dekretuko baldintzak betetzen dituzten ala ez ikusteko.

Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen Barakaldon, etxetik kaleratu behar zuten egunean. Gertaera horren ondotik etorri dira Espainiako Gobernuaren dekretua eta Bilboko epaileen protokoloa.

Aipaturiko protokoloa Euskadin ezartzen bada, 30 etxegabetze inguru bertan behera geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea