Gizartea -

EPAIKETA HASI DA

Giza hezurrekin sexua izatea leporatu diote emakume bati, Suedian

Susmagarriari bi urteko kartzela-zigorra ezarri ahal diote, “hildakoen atsedena eragozteagatik”,.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goteborgeko (Suedia) Auzitegia emakume bat epaitzen hasi da, giza eskeletoekin sexua izan duelakoan. Salaketak dioenez, susmagarriak hezurrak erosi eta saldu egiten zituen. Emakumeari bi urteko kartzela-zigorra ezarri ahal diote.

Atxilotzeko unean, Poliziak burezur eta beste hezur ugari aurkitu dute. Argazki batzuk ere hartu dituzte froga moduan; horietako batzuetan, hezur horiekin eta Sobietar Batasunaren banderarekin agertzen da.

Bestalde, emakumeak zuzendutako foro bat aurkitu dute Interneten. Bertan, “gizon-emakume ederrak” erakusten dituzten argazki pornografikoak igoko dituela esaten zuen.

Susmagarriaren ordenagailuan aitorpen bat aurkitu dute, “Nire nekrofilia” izenburupean. Bertan, txikitatik nekrofiloa izan dela aitortzen du, eta nerabezaroarekin izaera sexuala hartuz joan zela dio.

Epaiketan, emakumeak salaketa guztiak ezeztatu ditu, eta hezurrak interes historikoagatik erabili dituela esan du. Gainera, azterketa psikiatriko batek buru nahasmendurik ez duela egiaztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea