Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Araiako senar-emazteak, bizitza 'normala' egiten zuten erretiratuak

Genero indarkeria kasu bat dela dirudiela aitortu badu ere, Diego Castañares alkateak Ertzaintzaren txostenaren zain dagoela argitu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Araia herrian “hunkituta eta harrituta” daude, gizon batek ustez emaztea hil duelako gaur goizean. Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, Jesus Peredak (68 urte) Tere Egurrola emaztea (65 urte) hil du, eta ondoren, bere burua urkatu du.

Bizilagunek kazetariei jakinarazi dienez, biak erretiratuta zeuden eta “bizitza normala” egiten zuten. Halaber, hiru seme-alaba dituzte, baina ez dira herrian bizi.

Emakumea izatez Araiakoa zen eta erretiratu ostean, Gasteiztik herrira itzuli zen, bizilagunen arabera. Araian ezagunak ziren mendian ibiltzea gustuko zutelako.

Araiako alkateak zuhurtziaz hitz egin du

Diego Castañares Araiako alkateak Radio Euskadin hitz egin du gertakari tamalgarriaz. Albistea herritarrentzat ezustekoa izan dela esan du Castañaresek, bikotea "normala eta maitatua" zelako.

Lehenengo hipotesiek emakumeen kontrako indarkeria kasu bat izan dela dioten arren, alkatea zuhur agertu da: "Itxaron egingo dugu, zuhurrak izango gara eta ea zer esaten duen Ertzaintzak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea