Gizartea -

BARTZELONAN

Autoeskola irakasle bat salatu dute, mozkortuta irakastea leporatuta

Bartzelonako Poliziak autoeskolako ibilgailu bat gelditu zuen, deia jaso eta gero. Irakasleari alkohol usaina zeriola igartzean, alkohol-proba egin zioten, eta 0,75 mg/l-ko emaitza eman zuen arnasan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Poliziak autoeskola bateko irakasle bat salatu du, 0,75 mg/l-ko alkohol tasarekin klaseak emateagatik. Gehienez onartutakoa baino hiru bider handiagoa da emaitza hori.

Udalak zabaldu duen oharraren arabera, agenteek autoeskola bateko ibilgailu bat geldiarazi zuten, dei bat jaso baitzuten. Autoa ikasle bat ari zen gidatzen, eta irakaslea aldamenean zegoen.

Irakasleari dokumentazioa eskatu ziotenean, alkohol usaina zeriola igarri zuten, eta alkohol-proba egin zioten. Emaitza onartutako gehiengoa baino hiru bider handiagoa zela ikusi zutenean, salatu egin zuten, errepideko segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta.

Epaiketarako deia jaso zuenean, gidabaimena kendu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea