Gizartea -

OSASUNA

Hotzak ekartzen dituen gaixotasunak

Neguak arnas aparatuko gaixotasunak areagotu egiten ditu. Dena den, aurre egin ahal zaie, ohar erraz batzuei jarraituta: berokiak jarri, lekuak aireberritu, garbitasuna zaindu eta txertoa jarri.

Gripea gaixotasun ohikoenetakoa da.
Gripea gaixotasun ohikoenetakoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neguro izaten ditugun hotz boladez baliatuz, birusak libre egoten dira, eta arnas aparatuko gaixotasunak areagotu egiten dira herritarrengan. Hala eta guztiz ere, ohar batzuei jarraituta, erraz ekidin ahal izango ditugu; berokiak jarri, lekuak aireberritu, garbitasuna zaindu eta txertoa jarri, adibidez.

Hotzak sudur barruko iletxoen lana zailtzen du, eta, horrela, birusak errazago heldu ahal dira biriketara eta, horien bidez, gure gorputzera.

Gripeek, biriketakoek eta faringitisek ez daukate zertan larriak izan gazte osasuntsu baten kasuan, baina bai pertsona ahulago batzuengan. Gainera, tenperatura aldaketak arriskutsuak izan ahal dira.

London School of Hygiene & Tropical Medicine ikerketa zentroak egindako azterketa batek egiaztatu duenez, gradu bateko jaitsierak bihotzekoa izateko arriskua handitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea