Gizartea -
Gertaera
Zortzi metro kubikoko haitz bat erori da Donostiako Pasealeku Berrian
Haitza arratsaldeko 16:00ak aldera erori da, asteazken honetan, eta ez da zauriturik izan.
Erredakzioa
Zortzi metro kubikoko haitz bat erori da Donostiako Pasealeku Berrian eta kalteak eragin ditu farol batean. Horrez gain, pasealekuko trafikoa moztu egin behar izan dute.
Donostiako Udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, haitza arratsaldeko 16:00ak aldera erori da, asteazken honetan, eta ez da zauriturik izan.
Haitzak zortzi bat metro kubiko ditu eta farola bat apurtu du. Gainera, Pasealeku Berriko errepidea moztuta egongo da ostegunera arte, gutxienez, teknikariek haitza noiz kentzen hasi erabaki bitartean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea