Gizartea -

Gertakizuna

77 urteko gizon bat hil da Tuteran, etxean sutea piztuta

Emaztea, 73 urtekoa, konorte barik erreskatatu dute, baina suspertu ahal izan dute.

Gizon bat hil da Tuteran, etxean sutea piztuta

00:52

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirurogeita hamazazpi urteko gizon bat hil da eta horren emaztea (73 urtekoa) toxikatu egin da Tuteran (Nafarroa), etxean sutea piztuta.

Sua 04:00etan piztu da, eta kalte handiak egin ditu etxebizitzan.

Suhiltzaileak barruan sartu direnean, senar-emazteak konorte barik topatu dituzte. Emakumezkoa suspertu ahal izan dute, eta ospitalera eraman dute. Gizona, baina, hil egin da.

Suta 06:30ean amatatu dute. Eraikineko gainerako etxebizitzak ez dituzte hustu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea