Gizartea -

Ekologia

Zarak gai toxikoak ez erabiltzea hitzartu du Greenpeacerekin

2020 urterako produktu eta ekoizpen guztietan "gai kimiko arriskutsu" guztiak kentzea promestu du konpainiak.

Greenpeacek hilaren 21ean Zarako denda batean (Madril) egindako kanpaina bat
Greenpeacek hilaren 21ean Zarako denda batean (Madril) egindako kanpaina bat
Greenpeacek hilaren 21ean Zarako denda batean (Madril) egindako kanpaina bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko moda konpainia nagusietako batek, Zara (Inditex) espainiarrak, akordioa lortu du Greenpeacekin, produktu eta ekoizpen guztietan "produktu kimiko toxikoak" ez erabiltzeko.

Duela astebete, gobernuz kanpoko erakunde (GKE) ekologistak produktu toxikoak erabiltzea egotzi zion.

Greenpeacek bere webgunean azaldu duenez, Zarak 2020 urterako "gai kimiko arriskutsu guztiak" kentzeko eta ez isurtzeko konpromisoa hartu du.

Halaber, hornitzaileek egiten dituzten isuriei buruzko informazioa ematea ere promestu du, 2013an ehun hornitzailerekin hasita.

Hain zuzen ere, Inditex taldeak zortzi markatan ezarriko du akordioa: Zara, Pull & Bear, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho, Zara Home eta Uterqüe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea