Gizartea -

Fun & Serious Game Festival

Galdakaoko zirujauak bideojoko batekin trebatuko dira

'Check list kirurgikoa' egitea da jokoaren helburua. Tresna horren bitartez, zirujauek ebakuntza bateko elementu guztiak egiaztatu beharko dituzte.

Galdakaoko zirujauak bideojoko batekin trebatuko dira. Argazkia: Efe
Galdakaoko zirujauak bideojoko batekin trebatuko dira.
Galdakaoko zirujauak bideojoko batekin trebatuko dira. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakao-Usansoloko Ospitaleak eta Virtual Ware enpresak bideojoko bat garatu dute zirujauak trebatzeko. 'Check list kirurgikoa' egitea da jokoaren helburua. Tresna horren bitartez, zirujauek ebakuntza bateko elementu guztiak egiaztatu beharko dituzte.

Ines Gallego Camiña ospitaleko berrikuntza eta kalitate saileko buruak aurkeztu du jokoa Fun & Serious Game Festivalen, Bilbon, "serious game" atalean.

Agiri batean azaldu dutenez, 'Chek List kirurgikoa' ospitaleetan ezartzea zaila izaten da, hasieran batez ere, lan egiteko modua aldatzen duelako. Hori dela eta, bideojoko baten bitartez 'Check list kirurgikoa' "martxan jartzeko prozesua erraztu" daitekeela pentsatzen dute.

Bideojoko horretan, zirujauak 'Check list kirurgikoa'ren koordinatzaile papera hartzen du, eta fase bakoitzean (anestesiaren aurrekoa, ebakuntzaren aurrekoa eta gaixoa atera aurrekoa) azaltzen zaizkion egoerei egin beharko die aurre.

Jokalariak, agertzen zaizkion gainerako pertsonaien elkarrizketa eta erantzunekin, erabakiak hartu beharko ditu, eta erabaki horiek ondorioak izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea