Gizartea -

Gertaera

Gizon batek haur bat hil, eta beste hiru pertsona zauritu ditu Parlan

Zaurituak hildakoaren anaia, haren ama eta amona dira. Gizonezkoa atxilotu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurtxo bat hil da, eta haren anaia (4 urte ditu), ama eta amona zauritu da, gizonezko batek eraso eginda, Parlan (Madril). Gizonezkoa atxilotu egin dute.

Gertaera arratsaldeko lehen orduan izan da, Villaverde kaleko pisu batean. Ustezko erasotzailek gela bat alokatuta zuen bertan, Poliziako Goi Buruzagitzak jakitera eman duenez.

Biktimak pisu horretan bizi ziren ere, beste gela batean, eta oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik borroka haserrealdia izan dute gizonezkoarekin, eta azken horrek erasi egub die. Oraindik ez dute haien arteko harremana zein zen jakin.

Haurtxoa hil egin da, buruan jasotako kolpearen ondorioz, eta lau urteko haren anaia 12 de Octubre ospitalera eraman dute, larri.

Haurren amak (18 urte ditu) arma zuri batez egindako zauria zuen, eta haren amonak (70 urte ditu) beste zauri bat zuen saihetsean, armaren ondorioz, 112 Madrileko Erkidegoko Larrialdien arabera.

Biak ez dute zauri larririk, Getafeko ospitalera eta 12 de Octubrekora eraman dituzte, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea