Gizartea -

Ezbeharra

Gizon batek ustez emaztea hil, eta bere buruaz beste egin du Granadan

Gizonak ehizarako eskopeta bat erabili omen du horretarako. Seme-alabek aurkitu dituzte hilotzak, eta Poliziari deitu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, 85 urteko gizon batek emaztea (84 urte) hil, eta, bere buruaz beste egin du Granadako Pinos Puente herrian.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, gizonak ehizarako eskopeta bat erabili omen du emaztea eta bere burua hiltzeko.

Seme-alabek aurkitu dituzte gorpuak, eta Poliziari deitu diote, 07:00ak aldera.

Dirudienez, Poliziak ohar bat aurkitu du etxean, eta, bertan irakurritakoaren arabera, senar-emazteek ez zuten seme-alabentzat zama bat izan nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea