Gizartea -

Lapurretak

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Begoñan lapurretak egitea egotzita

Ertzaintzak balio handiko objektuak eta 17.000 euroko txeke bat lapurtzea egotzi dio. Halaber, atxilotuak Begoñako ostalaritzako saltoki batean lapurreta egin zuela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, Begoñako hiru etxebizitzatan lapurretak egitea egotzita. Balkoietatik sartu zen etxebizitza horietara ustezko lapurra, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Balio handiko objektuak, dokumentazioa, dirua eta 17.000 euroko txekea ostu zituen, Ertzaintzaren arabera.

Etxebizitza horietako bizilagunek salaketa jarri zuten Ertzaintzaren aurrean joan den uztailean.

Halaber, garai berean Begoñako ostalaritzako saltoki batean beste lapurreta bat egitea egotzi diote atxilotuari. Kasu horretan, leiho bat hautsi omen zuen barrualdera sartu, eta dirua, telebista eta ordenagailua lapurtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea