Gizartea -
Ikerketak jarraitzen du
Gorlizen atxilotu dute, 600.000 mila euroko ustezko iruzurragatik
Akusatuak identitate ezberdinak erabiltzen zituen. Enpresa faltsu bateko brokerra balitz bezala aritzen zen inbertsore handien ordezkariekin harremanetan hasteko.
Erredakzioa
Ertzaintzako agenteek gizonezko bat atxilotu zute Gorlizen ustez bankuei 600.000 euroko irizurra egiteagatik. Horretarako Hong Kongeko eta Singapurreko bankuetan zituen kontu korronteak erabiltzen zituen, Herrizaingo Sailaren arabera.
Akusatuak identitate ezberdinak erabiltzen zituen. Enpresa faltsu bateko brokerra balitz bezala aritzen zen inbertsore handien bitartekariekin harremanetan hasteko. Horiei Bankuen Bermeak erostea proposatzen zien, etekin handien truke.
Ertzaintzak irailean hasi zuen ikerketa, bizkaitar batek Sestaoko Ertzain-etxean jarritako salaketari kasu eginda. Salatzailearen arabera, Internet bidez milaka euro lapurtu zizkioten.
Azken asteetan, zenbait bezerok eta bitartekarik salaketa gehiego aurkeztu ziren eta ikerketak bultzada hartu zuen. Ondorioz, ikertzaileek uste dute iruzurraren biktima gehiago daudela, bai estatuan eta bai munduan.
Laguntza
Hori dela eta, Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du eta horretarako Sestaoko ikerketa taldearen telefonoa eman du: 94.406.3400.
Atxiloketaren ostean, agenteek miaketak egin dituzte.