Gizartea -
Jesus Obrero institutuan
Gazte bat auzipetu dute Gasteizen, ikasle bati eraso egiteagatik
23 urteko gazteak ustez institutuko ikasle bati eraso egin zion, buruan eta aurpegian kolpeak emanaz. Azaroaren 14an gertatu zen, ikastetxe barruan.
Erredakzioa
23 urteko gazte bat auzipetu dute, 28 urteko ikasle bati buruan eta aurpegian kolpeak emateagatik. Arabako hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Gasteizko Jesus Obrero institutuan izan zen ustezko erasoa, azaroaren 14an.
Ustezko erasotzailea ikastetxera sartu eta 28 urteko neska gaztearen gelara sartu zen. Ama kanpoan zain zuela esanaz, ikaslea gelatik irtenarazi zuen, eta ikastetxeko laugarren solairura eraman zuen. Han egin zion,ustez, erasoa, ageriko arrazoi argirik gabe.
Gau hartan bertan jarri zuen neskak salaketa, eta ikerketa abiatu zuen Udaltzaingoak. Ikastetxeko segurtasun-kameren irudiei esker lortu dute gaztea atxilotzea.