Gizartea -

Abenduak 3

Xabierko San Frantziskoren eguna dute gaur Nafarroan

Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina eman dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Nafarroaren Eguna. Argazkia: EITB
Nafarroa bere egun handia ospatzen ari da

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 3a Euskararen eguna da, baina baita Xabierko San Frantzisko, Nafarroako zaindariaren eguna ere.

Eguerdian ospatu dute eguneko ekitaldi instituzional nagusia. Bertan, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Urrezko Domina eman dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore den Julio Lafuente jaunari.

Nafarroako Gobernua murrizketak egiten ari da arlo guztietan, eta hezkuntza ez da salbuespena. Saria jasotzeagatik eskerrak eman ostean, murrizketek erakundean izan dezaketen eraginaz hitz egin du Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak.

Urrezko Domina banatu aurretik, urteroko meza ospatu da Xabierko basilikan Iruñeko artzapezpikuak eta Tuterako gotzainak zuzenduta. Meza ekitaldian izan dira, besteak beste, Nafarroako Gobernuko kideak, Yolanda Barcina presidentea buru zutela.

Beste ekitaldiakEkitaldi ofizialetatik kanpo, nafarren biltzarra egin dute gaur Iruñean Orreaga fundazioak antolatuta. Eguerdian, mugarria jarri dute Gaztelu plazan, orain dela 500 urte gaztelu zaharra zegoen tokian. Ondoren, herri bazkaria egin dute Arrano elkartean.

Bestalde, Nafarroako Egunaren harira, 72 kontzertu egingo dira lurraldeko hamaika txokotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea