Gizartea -

Lehenengo emaitzak

Goirizelaia EHUko errektorea da berriro, botoen % 55,16 lortuta

Boto elektronikoan arazoak izan direla eta, botoen % 84,4 bakarrik zenbatu dute 21:30ean. 51.643 pertsonetatik 5.406k soilik eman dute botoa.

Iñaki Goirizelaia. EFE
Iñaki Goirizelaia
Iñaki Goirizelaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Iñaki Goirizelaia hautatu du errektore berriro ere, datozen lau urteetarako. Goirizelaia izan da aurkeztu den hautagai bakarra, eta botoen % 55,16 jaso ditu.

Gaueko 09:30ean Jon Irazusta hauteskundeetako presidenteak behin-behineko emaitzak ezagutzera eman ditu, ordu horretan % 84,4 bakarrik zenbatu dutelako, boto elektronikoarekin arazoak izan dituztela eta.

Hautatua izan ostean egindako adierazpenetan, Goirizelaiak EHU zoriondu du, eta eskerrak eman dizkio berarekin lau urteotan lan egin duen talde osoari (askoek utzi egingo dute). "Eskerrik asko zuen konfiantzagatik; komunitate akademikoa osatzen duten pertsona guztien errektorea izaten jarraituko dut", adierazi du. "Etorkizuneko erronkak zoragarriak dira, eta ilusio osoz aurre egingo diet hemendik lau urtera unibertsitate hobeago bat lortu ahal izateko", nabarmendu du.

Partaidetza txikia

Unibertsitateko irakasleek, ikasleek eta langileek 09:00etatik 18:00etara bozkatu dute, 52 mahaietan (29 Bizkaian, 14 Gipuzkoan eta 9 Araban). 51.643 pertsona deituta zeuden bozkatzera, bost taldetan banatuta, eta partaidetza eskasa izan da, 4.566 pertsonek soilik bozkatu dutelako, zenbatzeko geratzen den boto elektroniko kontuan hartuta.

Boto guztiak zuriak izan baziren ere (kontra ezin da bozkatu) emandako boto kopurua baino gehiago lortuko luke errektoreak.

Duela lau urte, Goirizelaiak botoen % 52 lortu zuen, baina emaitzak ezin dira alderatu, garai hartan Marisol Estebanen aurka egin zuelako, eta hark % 47 eskuratu zuen. Oraingoan, aldiz, hautagai bakarra izan da.

Babesik handiena, irakasleen artean

Sufragio unibertsal bidez hautatu dute errektorea, eta, ondorioz, beste batzuek baino pisu handiagoa izan du. Bost taldetatik pisu gehien (% 56,25) 2.239 irakasle doktorek osatzen dutenak du. Babesik handiena hor lortu du.

Ikasleriak (44.241 pertsona) botoen % 22,08 du, % 13k alde egin dute, eta % 9k zuriz bozkatu du.

Administrazioko eta zerbitzuetako langileria (1.884 pertsona) izan da babestu ez duen sektore bakarra, botoen % 12,08rekin, % 8k zuriz bozkatu dute eta % 4k aldeko botoa eman dute.

Jakinarazpena

Behin betiko emaitzak abenduaren 17an emango dituzte ezagutzera, balizko aurka egiteko epea amaitzen denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea