Gizartea -
Operazio berezia
5,5 milioi joan-etorritik gora espero dira zubi honetan
Asteazken arratsaldean hasi dira joan-etorriak eta ostegun goiza arte espero da trafiko gehien.
Erredakzioa
Trafiko Zuzendaritza Nagusiak operazio berezia jarri du martxan asteazken honetako 15:00etatik aurrera 5,5 milioi joan-etorritik gora espero baitira Konstituzioaren eta Inmakuladaren jaiegunak direla eta.
Asteazken arratsaldeko lehen orduetan hasi dira joan-etorriak eta ostegun goiza bitartean espero da trafiko gehien. Irteera operazioak bi tarte nagusi izango ditu; lehena, asteazken arratsaldean, eta bigarrena, ostiral arratsalde eta larunbat goiza bitartean. Hala ere, batean eta bestean joaten direnak batera itzuliko dira, igande iluntzean.
Itzulera operazioa igande goizean hasiko da eta gauera arte luzatuko da. Trafiko handia espero da eta zirkulazio arazoak aurreikusi dituzte, batik bat hiri handien sarreretan.
Aurreko urteko zubi berean joan-etorriak bikoiztu egin ziren; izan ere, zubia luzeagoa izan zen, abenduaren 2tik 11ra. Denera, 40 lagun hil ziren errepideetan izandako istripuen ondorioz.