Gizartea -
Madril
Zirkulazio isun bat baliogabetu dute, argazkiak argiak ez zirelako
Epaitegi batek gorri zegoen semaforo batean ez gelditzeagatik jarritako isun bat baliogabetu du txostenean aurkeztutako argazkiak argiak ez zirelako.
Erredakzioa
Madrileko epaitegi batek Udalak gidari bati semaforo batean ez gelditzeagatik jarritako 200 euro eta 4 puntuko isuna baliogabetu du. Epaileak Automovilistas Europeos Asociados (AEA) elkarteak aurkeztutako helegitea onartu du; izan ere, "ikerketako argazkiak ez dira argiak".
2010eko martxoan. AEAk semaforoen eta trafikoko kameren artean sinkroniarik ez zegoela salatu zuen, baina Madrileko Udalak ez zituen kamerak begiratu ere egin nahi izan.
AEAren salaketaren ondorioz, isuna zuten beste hainbat gidarik ere helegitea aurkeztu zuten.
Hortaz, epaitegiak isuna baliogabetu du eta gidariari ordaindutako kopurua itzuli beharko diote. Gainera, epaia irmoa da eta ezin dute helegiterik aurkeztu.