Gizartea -
Bizkaian
Zauritutako mendizale bat erreskatatu dute Axularren Begian
Zonaldean ibilaldia egiten zegoela, txarto sentitu eta lurrera erori egin da. Buruan kolpea jaso du, eta, ondorioz, helikoptero batek Galdakaoko Ospitalera eraman du.
Erredakzioa
Ertzaintzako Mendi Saileko Erreskatatze Taldeak gizonezko bat erreskatatu du gaur goizean Axularreko Begian (Bizkaia), zonaldean ibilaldia egiten zegoela, txarto sentitu eta lurrera erori ostean. 09:00ak aldera, herritar batek Larrialdiko Zerbitzuak deitu ditu Axularreko Begian, Areatzan, ezbeharraren gaineko abisua emateko.
Honen arabera, gizonezkoa txarto sentitu, lurrera erori da, eta buruan kolpea jaso du. Halaber, arnasa hartzeko arazoak zituen. Horraino Pagomakurretik heldu zirela argitu du herritar honek.
Bertara heltzeko zailtasunak direla medio, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak gizona erreskatatzeko helikoptero bat bidaltzea erabaki du. Zauriak ikusita, Osakidetzako helikoptero batek Galdakaoko Ospitalera eraman du mendizalea.