Gizartea -

Kontxako hondartzan

Donostian begiztatutako balea hil egin da

Kontxako eta Ondarretako hondartzen artean dagoen zetazeoak haitzek eragindako zenbait zauri dauzka.

Donostian aurkitutako balea. Argazkia: Efe
Donostian aurkitutako balea.
Donostian begistatutako balea hil egin da

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Donostiako kostaldean begiztatutako balea hilik agertu da igande honetan Kontxako hondartzan, Enrique Franco Itsas Faunaren Ikerketa eta Zaintzarako Elkarteko (Ambar) presidenteordeak azaldu duenez.

Francoren arabera, animalia bale arrunten familiakoa da, eta 16,6 metro eta 20 tona ditu. Gainera, animaliak gaixotasunen bat zeukala uste dute, "oso argal" baitzegoen.

Nekropsia egin arte, heriotzaren zergatiak azaldu ezingo dituztela adierazi du adituak, bale bat, ur kanpoan egoteagatik soilik, hil egin baitaiteke, daukan pisuak birikiak zapaldu eta arnas egitea eragotzi egin ahal baitio.

Kontxako eta Ondarretako hondartzen artean dagoen zetazeoak zenbait zauri dazuka, haitzen kontra egindakoak. Gipuzkoako hiriburuko udaltzaingoez inguratuta, animalia bertatik eramateko modua erabakitzen ari dira, ziurrenik itsasgoran.

Hainbat ikusnahi

Gertakariak ikusmin handia eragin du, eta, argazkiak ateratzeko asmoarekin, hainbat ikusnahi eta turista izan dira Kontxako hondartzara gerturatu direnak. Gainera, izan dira animatu eta animaliarengana gerturatzen ausartu direnak ere.

Donostiako Aquariumak larunbatean azaldu zuenez, bale arrunta, edo hegaldun balea, planeta osoko bigarren balerik handiena da, 27 metroko luzeera izan baitezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea